Tresneria

ARKATZA
Arkatza marrazketaren oinarrizko tresna da; grafito eta koipe nahastez osotutako mina bat da egur zilindrikozko edo prismatizkozko zorro baten barruan; paperaren aurka presionatzerakoan desegin egiten da gogortasunaren arabera.
> Arkatz bigunak - B -: marrazketa artistikoan erabiltzen dira,   leunagoak dira eta trazadura lodiagoa egiten dabelako.

> Arkatz gogorrak -H-: marrazketa teknikoan erabiltzen ditra, trazadura meheagoa, garbiagoa eta zehatzagoa egiten dabelako.



PAPERA
Papera material fin bat da, gehienbat bertan idazteko, inprimatzeko edo zerbait biltzeko erabiltzen dena. Elkar gurutzaturik dauden landare zuntzek eratzen dute, zelulosak batez ere, bai fisikoki eta bai kimikoki, hidrogeno zubiak direla eta.
Ts'ai Lunek asmatu zuela uste da k.a. 105 urtean. Izena papirotik datorkio, horrela deitzen baitzen paperaren Egiptoko aitzindari bat, bere izen berbera daramaten landaren batzuen zuntzekin sortua.



KARTABOI-ESKUAIRA / KONPASA

Marrazteko tresnen helburu nagusia trazadura errazago egitea eta ahalik eta zehaztasun handiena lortzea da.

     
                                                                                        Gehiago jakiteko


Trazaketa ezberdinekaz hasi aurretik eta angeluetan geldituko garenez oinarrizko kontzeptu batzuk aipatu daiguzan:



Angelu esaten zaio jatorri bereko bi zuzenerdik mugatutako planoaren zatiari.
Angelua osatzen duten zuzenerdiak angeluaren aldeak dira, eta elkartzen diren puntua, erpina.

 > Sailkapena
  • Angelu laua: (180º) planoaren erdia hartzen du, eta angeluaren erpinean jatorria duten aurkako bi zuzenerdik osatzen dute.
  • Angelu zuzena: (90º) angelu lauaren erdia da, eta bi zuzenerdi elkarzutek osatzen dute.
  • Angelu zorrotza: (<90º) angelu zuzena baino txikiagoa.
  • Angelu kamutsa: (>90º) angelu zuzena baino handiagoa eta laua baino txikiagoa.
Bestalde, modu orokor batean sailka ditzakegu angeluak, ahurretan eta ganbiletan:
  • Angelu ahurra: (>180º) angelu laua baino handiagoa.
  • Angelu ganbila: (<180º) angelu laua baino txikiagoa.
> Izendapena -->  erpina A puntuan duen angelua, zuzenerdiak AB eta AC bidez definiturik
    -  \widehat{BAC} \ \ \ \ \ \angle{BAC}
    - Erpinaren izena (letra larriaz eta angeluxoagaz)
    - Letra grekoz, α, β, γ, θ, ...

> Angelu AUZOKIDEAK
   Angelu auzokideak alde komun bat dutenak dira, beste biek zuzen bat osatzen ez badute.



> ERPINEZ AURKAKO angeluak
   Erpinez aurkako angeluak angelu bateko zuzenerdiak besteko zuzenerdien luzapenak dira.
   Erpinez aurkako angeluak kongruenteak dira. Angelu kongruenteak (edo isometrikoak) neurri
   berdina dutenak dira.



> Angelu OSOGARRIAK
  Angelu osagarriak hauen neurrien batura 90° dutenak dira. Angelu baten angelu osagarria biak
  batera angelu zuzen osatzeko behar den hura da.


> Angelu BETEGARRIAK
 Angelu betegarriak hauen neurrien batura 180° dutenak dira. Angelu baten angelu betegarria   
 biak batera angelu lau bat osatzeko behar den hura da.


> Angelu konjugatuak hauen neurrien batura 360° dutenak dira.

> ERDIKARIA
   Geometria n, erdikaria angelu bat beste bi angelu berdinetan zatitzen duen zuzen a da.
 
> Aurreko eraikuntza honegaz batera ERDIBITZAILEarena aurkezteko aprobetxatuko dogu eta
   beronen aplikazio bat.
   Geometria n, zuzenki baten erdibitzailea erdigunetik igarotzen den lerro zuzen elkarzuta da.

                                                   

3 puntutatik pasatzen dan zirkunferentziaren zentrua zehazteko bi erdikariren ebaketa erabiliko dogu.

     


ANGELUEN ERAIKETA:

0. Graduatzailea erabiliz

1. Kartaboi eta Eskuaira erabiliz


2. Konpasa erabiliz


> Ariketak egiteko lagungarri izango jatzuzan  ezagugai bi:
1. Thalesen teorema

 (k.a. 624 - k.a. 546)
 










r eta r' zuzen ebakitzaile bi, euren artean paralelo diran hainbat zuzenekaz ebakitzen badoguz r eta r' zuzenetan sortzen diran zuzenkiak proportzionalak dira.


Zuzenki bat n zati bardin edo proportzionaletan zatitzeko erabiliko dogu:
2. SIMETRIA
    > Ardatzarekiko simetria












> Zentruarekiko simetria






                                                              · ARIKETAK